Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aldizkaria on-line (DE)

29/09/2006 GMT 1

irakasleak

olaia @ 11:05

Gaur egungo irakasleak, nahiko gogorrak dira, gehiegi exijitzen digute gure adinerako. Bidaltzen dizkiguten lanak asko dira eta askotan ez du ematen denborarik dena egiteko, batzuetan egun batetik bestera egitekoak dira. Badaude irakasle batzuk oso atseginak direnak, parreraztea egiten digutenak eta denbora dibertigarria pasarazten diguten irakasleak.

Azterketak egiteko orduan, ikasle gehienok pentsatzen dugu egiten dutena nahiko bidegabea dela. Batzuetan irakasleak ez dira kont
uratzen, baina badaude kasuak agun beran hiru kontrol izan ditugunak. Badazpada ere, ikasle batzuei inkesta moduko bat egin diegu bere iritzia jakiteko:

Gure lehen entrebistatua Maitane izango da:

Zer uste duzu irakasleen konportamenduaz?: Gaizki iruditzen zait, ez dugulako denborarik arlo guztiak ikasteko, gainera kontrol asko zailak dira eta astunegiak denbora gutxitan ikasteko.

Gure bigarren entrebistatua leire izango da:

Uste duzu irakasleei asko kostatzen zaiela kontrolak zuzentzea?:
Agian bai, batzuetan kontrol asko dituztelako zuzentzeko, baina guk entregatu behar ditugun lanak, puntual entregatu behar diren lanak goiz entregatzen ditugu, beraiek ere berdina egin dezatela.

Gure hirugarren entrebistatua gelakide bat da:

Azterketak zailak direla uste duzu?:badira pertsona batzuk ikastea oso zaila egiten zaiena, beste batzuk berriz, errepasu batekin nahikoa dute, baina badira azterketa batzuk nahiz eta asko ikasi zailegiak direnak.

Honekin bukatu dugu irakasleei buruzko lana eta entrebistak.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!