etxeko lanak eta azterketak
Orain irakurri behar duzuena etxeko lanei eta azterketei buruz izango da. Etxeko lanak bidaltzea ongi dago egun horretan ikasi duguna errepasatzeko eta praktikan jartzeko. Baina irakasleek kontuan hartu behar dute beste irakasleek ere lanak bidaltzen dizkigutela. Gainera, gehienetan, motxilak pisu asko hartzen du, eta hori gure sorbaldarako ez da batere ona. Azterketekin ere gauza bera gertatzen da, arlo bakoitzeko irakaslea egun horretan klasean eman duguna ikasteko esaten digute. Baina, konturatzen bazarete, egunean, sei arlo ditugu eta seiak ikasteko ez dugu denborarik. gertatzen dena ere hau da: egun berean bi kontrol edo gehiago jartzen dizkigutela eta irakasle batzuk ez direla saiatzen hurrengo egunerako uzten.
Hori ziurtatzeko gure egun bat azalduko dizuegu. Biak eta hamarretan hemendik aterantzen gara eta extera biak eta erditan ailegatzen gara. Bazkaldu eta etxeko lanak egiten ditugu. Eta berehala ia deskantsatu gabe estraeskolarretara joaten gara. Handik itzuli eta berriz ikastera! ia ez dugu deskansatzeko denborarik edo ta musika entzuteko, ordenagailuan ibiltzeko, telebista ikusteko...

Zabaldu
del.icio.us