Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aldizkaria on-line (DE)

25/10/2006 GMT 1

BEIRE-irantzu, maitane

maitane @ 09:47

Iritsi ginenean, logelak aukeratu, eta bi taldetan banatu gintuzten jarduerak egiteko.Hau eta gero, autobusez Oliteko gaztelura joan ginen. Gaztelua eraikuntzetan zegoen. Itzultzerakoan oinez joan, eta galdu egin ginen. Azkenean albergera iritsi, eta beste taldea itxoiten zegoen jateko, berandu iritsi ginen eta. Arratsaldean, libre egoteko utzi ziguten, baino albergearen barruan, ez ziguten usten kanpora ateratzen. Gauean jinkana moduko bat egin genuen, herrian zehar. Ondoren ohera joan ginen. Hurrego egunean, mahatsak biltzera joan ginen, mahats asko bildu eta ondoren mahatsak zanpatu eta mostoa egin genuen. Gero jatera joan ginen. Arratsaldean, mostoa egiten zen bitartean buztinarekin figurak egin genituen. Hau bukatu ondoren joku asko egin genituen. Gau horretan, diskoteka bat egin genuen baina radiokasetak ez ziren joaten, azkenean musikarik gabe gelditu ginen, eta bakoitzak bere logelara joan ginen jolasteko eta hitz egiteko. Azken egunean, buztinezko figurak margotu, eta mostoendako txartelak egin genituen. Jan, maletak egin eta Iruñera bueltatu ginen. Oso ongi pasa genuen, baina jendea gaizki portatu zenez, monitoreak lurrean eseri eta hitz egin gabe zigortu gintuzten. Hitz egiten zuenak, prenda bat kendu behar zuen.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!