beire: olaia eta leire
Okorrean nahiko ongi egon ginen. Irteerak zeuden oso ongi antolatuak:lehenengo egunean taldetan banatu eta Olitera joan ginen autobusez, baina gero itzultzeko oinez itzuli ginen. Monitoreak ez zekiten bidea eta galdu ginen. Itzuli ginenerako denak mahaietan eserita zeuden jateko prest eta denak txaloka hasi ziren gu ikusitakoan. Gelak antolatzeko arazo asko egon ziren, baina azkenean antolatu ginen. Arratsaldea librea izan genuen. Gaua iristean, afaldu eta logeletara igo ginen. Soinu asko ez egiteko esan ziguten irakasleek, bestela kalera korrika egitera bidaliko gintuztelako. Gauza hoberenetako bat hau izan zen:
-Jinkana:gauean herritik joan ginen gurutze eta paper batzuetaz baliatuz.
-Bestea, egun genituen froga batzuk:hauen artean, irinaz beteta zegoen kubo batean burua sartzea, karamelu batzuk hartzeko.
Txarrena, hau izan zen:
-Azken eguneko gauean izan genuen "diskoteka". Hau kapila batean egin genuen eta gainera musikarik gabe. Baina azkenean, ongi pasa genuen jendea bere trebetasunak egiten hasi zelako.

Zabaldu
del.icio.us